Salgai ez dagoen sare soziala.
Zure hasierako jarioa zuri gehien axola zaizun edukiz josia egon behar luke, eta ez korporazio batek nahi duen edukiz. Erabat ezberdina den sare soziala, berriro ere, jendearen esku.
Egon zure denbora-lerroaren kontrolpean
Aski ondo dakizu zer ikusi nahi duzun hasierako jarioan. Denbora galarazten duten algoritmorik edo iragarkirik gabe. Jarraitu beste Mastodon zerbitzarietako edozein kontu bakarretik eta jaso bere argitalpenak ordena kronologikoan. Zure interneteko txokoa zu bezala izan dadila.
Bildu hartzaileak uste osoarekin
Mastodon-ek hartzaileak kudeatzeko aukera bakarra eskaintzen du, erdian inor egon gabe. Mastodon zure azpiegituran inplementatua izanik, beste edozein Mastodon zerbitzariko edozeinek jarrai zaitzake edo bueltan jarrai deizaiokezu. Soilik zure kontrolpean.
Sormen paregabea
Mastodon-ek audioa, bideoa edo irudia duen argitalpenak, erabilerraztasun-azalpenak, inkestak, edukiaren abisuak, abatar animatuak, emoji pertsonalizatuak, miniaturen mozketaren kontrola eta funtzio gehiago onartzen ditu, linean aditzera eman zaitezen laguntzeko. Artea, musika edo podcastak partekatzen badituzu, Mastodon hortxe dago.

